Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Gescrapek azkenaurreko sailkatuaren aurka galdu du

Erredakzioa

Partida berdindua izan da, baina azken uneetan hobeto moldatu da etxean jokatzen duen UCAM Murcia taldea.

  • Gescrap Bizkaiak 73-69 galdu du UCAM Murciaren aurka. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

73. UCAM Club Baloncesto Murcia (25+16+17+15): Franch (2), Udoka (14), Juan Jasen (8), Sekulic (9) eta Agustine (16) -hasierako bostekoa-, Rivero (3), Kurz (6), Barlow (8), Miso (7) eta Jordi Grimau (-).

69. Gescrap Bizakaia Bilbao Basket (19+18+16+16): Jackson (17), Blums (2), Mumbru (14), Hervelle (10) eta D'or Fisher (4) -hasierako bostekoa-, Josh Fisher (5), Mavroeidis (2), Banic (10) eta Raul Lopez (4) eta Roger Grimau (1).

Gescrap Bizkaiak galdu egin du UCAM Murcia azkenaurreko sailkatuaren aurka. Ez dute ondo jokatu Katsikarisen mutilek eta mutziarrek irabazi dute partida 73-69ko emaitzarekin.

Hasieratik etxeko taldeak agindu du markagailuan. Murtzia Bilbao Basket baino hobeto ibili da defentsan eta erasoan lehen laurdenean zehar eta sei puntuko abantaila lortu dute etxekoek lehen hamar minutuen bukaeran (25-19). Bigarren laurdenean, Gescrapen jokoak hobekuntza izan du eta aldeak murriztea lortu du atsedenaldira iritsi orduko (41-37).

Atsedenalditik bueltan asko parekatu da partida, baina Gescrap ez da aldeak murrizteko gai izan hirugarren laurdenean. Azken laurdenari bost punto abantailaz ekin dio UCAMek (58-53). Bilbao Basketek aldeak murriztu eta azken segundoetan bi puntura gerturatzea lortu du, baina murtziarrak ez dira urduri jarri eta garaipena lortu dute (73-69).