Itxi

Bilbao Basket

Porrota Euroligan

Katsikarisen ustez 'Spanoulisek eta epaileek' erabaki dute partida

Erredakzioa

Greziarra, dena den, "oso pozik" agertu da jokalarien "lana, fedea eta mentalitatearekin" Olinpiacosen aurkako neurketan (88-81).

  • Fotis Katsikaris, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Fotis Katsikaris, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Gescrap Bizkaia taldeak porrota jasu du Euroligan Olinpiacos taldearen aurka (88-81) eta Fotis Katsikaris bilbotarren entrenatzailearen ustez Vassilis Spanoulisen "talentu eta nortasunak" eta epaileen "hainbat erabakik" erabaki dute partida.

"Hasiberriak izateak agian ondorioa izan dezake, baina ez dut halakorik pentsatu nahi. Lau partida geratzen dira (Euroligako fase erregularra amaitzeko) eta dena emango dugu. Baina pena da, partida hau irabazteko aukerak izan baititugu", esan du greziarrak.

Katsikaris, dena den, "oso pozik" agertu da jokalarien "lana, fedea eta mentalitatearekin". "Baina batzutan ez dago gure esku", gaineratu du epaileen erabakiei buruz.