Itxi

Bilbao Basket

EUROLEAGUE

SLUC Nancy-Bizkaia Bilbao Basket (87-73): Lehen porrota Europan

ERREDAKZIOA

Bilboko taldea goitik egon da markagailuan neurketaren hasieran, baina Nacy frantziarrak buelta eman dio partidari bigarren zatian.

  • Bizkaia Bilbao Basket Euroligan. Argazkia: EFE.

    Bizkaia Bilbao Basket Euroligan. Argazkia: EFE.

Europan kanpoan jokatu duten lehen neurketa izan da Bilboko taldearentzat eta galdu egin dute Nancyren kontra. Jokalariak gogo handiekin egin dute bidaia frantziara, partida zaila eta garrantzitsua zela jakitun. Aaron Jacksonek jarri du martxan markagailua Bizkaia Bilbao Basketentzat. ‘Beltzak’ ondo aritu dira neurketako lehen minutuetan, jokoa kontrolatuz. D’or Fischer eta Alex Mumbruren hirukoek talde bilbotarra aurretik jarri dute.

Bigarren laurdenera tanto bateko aldearekin heldu da Nancy (17-18), eta azkenean aurretik jartzea lortu dute. Berdindu egin dira bi taldeen aukerak eta entrenatzaileek ez dute aurkako taldeeari aurre nola egiten jakin. Katsikaris haserretu ere egin da, frantziarrak erraz gainditzen zutelako Bilboko taldearen defentsa.

Bigaren zatia berdinketarekin hasi da, baina aldats gora jarri zaie kanpokoei. Fantziarrek konfiantza hartu dute eta puntuak erraz egiten hasi dira. Neurketa erotu egin da, alde batetik bestera joan da baloia, noraezean.

Blumsek ezin izan du taldekideekin jokatu belaunean min hartuta baitago. Katsikaris sendatu berri den Axel Hervelle erabili du. Talde frantsesa eraso errebotean fin aritu da eta horri aurre egiteko bilbotarrek arazoak izan dituzte. Nancy aurretik jarri da markagailuan eta aldea handitzea lortu dute. Azkenean 87-73 bukatu da neurketa.

Bilboko taldeak aste zaila dauka. Nancyren partida galdu ostean UCAM Murcia eta NGC Canturen aurka neurtuko ditu indarrak.

SLUC Nancy Basket - Bizkaia Bilbao Basket 87-73: (17-18) + (21-20)+(23-20)+(16-15)