Itxi

Bilbao Basket

ACB Liga

Rancik, aste bete gehiago Bizkaian eta gero Baskoniara joan daiteke

Erredakzioa

Pibot eslobakiarrak talde gasteiztarrekin negoziazioan ari dela baieztatu du.

Martin Rancik Bizkaia Bilbao Basketeko pibot eslobakiarrak talde bizkaitarrarekin aste bete gehiago egingo du, beraz, larunbatean Real Madrilen aurka jokatzeko egongo da. Partida hori jokatu ondoren Caja Laboral Baskoniak fitxatu dezake.

"Real Madrilen aurka taldeari ahalik eta gehien laguntzen saiatuko naiz. Fotis Katsikaris entrenatzailearekin hitz egin dut eta taldeari norgehiagoka hau irabazten lagundu nahi diodala esan diot", argitu du Rancikek.

Eslobakiarrak Caja Laboral Baskonian jokatu dezake Real Madrilen aurkako partida Bilbao basketekin jokatu ondoren. Bere etorkizunaz honakoa esan du: "Egia da Caja Laboralekin kontaktuan gaudela. Fisikoki nola nagoen jakin nahi dute eta nigatik galdezka ari dira. Niretzat, urte bete jokatu gabe egon ondoren Baskoniara joan eta Euroliga jokatzea gauza handia izango litzateke".