Bilbao Basket
Bizkaia Arenan
Bilbao Basket-CB Murtzia (58-57): Garaipena, azken segundoan
Josu Bilbao
Erredakzioa
Javi Salgadok txirrinaren gainean sartu du hiruko erabakigarria eta Bilbao Basketek bere bosgarren partida jarraian irabazi du, azken sailkatuaren aurka, ACBn.
Txirrinaren gaineko Javi Salgadoren hirukoak garaipena eman dio Bilbao Basketi, Murtziaren aurka. Bizkaitarrek bosgarren garaipena jarraian lortu dute ACBn eta playoff postuetan pentsatzen hasi dira jada.
Katsikarisen mutilek erritmo biziz hasi zuten partida, eraso azkarrekin, baina Murtziako jokalariak oso erabakigarri egon ziren hiruko marratik. Murtzia 12-18 jarrizen aurretik markagailuan eta lehen laurdena 6 puntuko aldeaz amaitzea lortu zuen (15-21).
Bigarren laurdenean, bizkaitarrak gehiago sartu ziren jokuan, eta nahiz eta Murtziak bazekien haientzat hil edo biziko partida zela, nagusi izan dira bilbokoak. 27-26 aurreratu ziren Katsikaresn gizonak, baina Murtziak hiruko marratik zital jarraitu zuen eta atsedenaldira berdinduta (35-35) heldu ziren bi taldeak.
Hirugarren laurdena, kaxkara izan zen bi taldeen aldetik, izan ere, 5 minututan soilik bi saskiratze lortu baitzituzten (37-37). Bizkaitarrek ez zuten erasoan asmatu haien jaurtiketekin baina defentsan ezs zituzten akatsak egin eta ez zuten Murtzia eroso jokatzen utzi. Hirugarren laurdenaren amaieran, emaitza 41-43koa zen.
Azken laurdenean, murtziarrek etxeko taldea sakatu zuten baina ez zuten lortu markagailuan joatea. Bilbotarrak ez dira fin ibili jaurtiketetan eta 10 segundu falta zirela, Murtzia 3 puntu aurretik jarri zen (53-56). Javi Salgadok 2 jaurtiketa libreak sartu zituen eta Murtziak bere bigarrena huts egin zuen (55-57). Orduan agertu zen Santutxuko kapitaina berriz ere txirrinaren gainean hirukoa sartzeko eta bere taldeari garaipena emateko (58-57).
Bilbao Basketek ACB ligan bosgarren garaipena jarraian lortu du eta Murtziak gero eta zailago du mailari eustea.
- Fitxa teknikoa:
58 - Bizkaia Bilbao Basket (15+20+6+17): Javi Rodríguez (2),Warren (8), Mumbrú (-), Hervelle (2) y Moiso (5) - hasierako bostekoa-;Salgado (17), Blums (6), Seibutis (5) y Markota (6) y Banic (7).
57 - CB Murtzia (21+14+8+14): Vujanic (20), Scepanovic (6), Sy(9), Prestes (9) y Asselin (9) -hasierako bostekoa-; Robles (-), Moss(-), Marco (2), Javier Sánchez (-) y Faverani (2).