Itxi

Bilbao Basket

Eurokopa

Grimauk ez du Kieveko partida jokatuko

Redacción

Jokalariak belaunean du mina eta baja da finalerdietako joaneko neurketarako. Bilbon jokatuko den itzuliko partidarako prest egotea espero du klubeko zerbitzu medikuak.

  • Katsikaris eta Roger Grimau. Argazkia: EFE

    Katsikaris eta Roger Grimau. Argazkia: EFE

Roger Grimau Uxue Bilbao Basketeko jokalariak ezin izango du Budivelnik Kiev taldearen aurkako Eurokopako finalerdietako partida jokatu. Jokalariak belaunean du mina eta baja da, jakitera eman du Uxuek.

Dena dela, hilaren 27an, Bilbon, jokatuko duten itzuliko partidarako prest egotea espero du klubeko zerbitzu medikuak.