Bilbao Basket
''Lege iruzurra''
ACBk ez du begi onez ikusten Katsikarisek Errusia entrenatzea
Erredakzioa
Greziarrak hautatzaile eta entrenatzaile karguak uztartu nahi ditu, baina ACBko araudiak ez du hori onartzen.
-
Katsikarisen artxiboko irudia. Argazkia: EITB
ACBk ez du begi onez ikusten Fotis Katsikarisek Errusiako selekzioa entrenatzea. Hautatzaile eta entrenatzaile karguak uztartu nahi ditu greziarrak, baina ACBko araudiak ez du hori onartzen.
"Ez dut legea hautsi nahi. Urtero, ekainaren 30ean, Bilbao Basketekin dudan kontratua apurtu eta Errusia entrenatuko dut. Ondoren Bilbora itzuliko naiz eta klubarekin hitzarmena berrituko dut", esan du Katsikarisek. Baina hori egitea "lege iruzurra" dela iritzi dio ACBk.