Pilota
(22-13)
Arretxek Mendizabal hartu du mendean, Eibarko Astelena pilotalekuan
Erredakzioa
Arretxe hasieratik amaierara nagusi izan da eta ez dio Mendizabali surpertzen utzi. Mendizabal saiatu da, baina hanka-sartze larriak egin ditu.
Iker Arretxek Aitor Mendizabal 22-13 hartu du mendean, Lau T'erdiko Txapelketako final-hamaseirenetan. Horrela, Arretxek final-zortzirenetako txartela lortu du.
Arretxe hasieratik amaierara nagusi izan da eta ez dio Mendizabali surpertzen utzi. Mendizabal saiatu da, baina markagailuan hurbildu behar zela ematen zuenean hanka-sartze larriak egin ditu.
Bien bitartean, Arretxek norgehiagoka serioa egiten jarraitu eta neurketaren bigarren erdian partida hautsi du.