Pilota
22-9
Irujok eta Zabaletak irabazi dute Andre Mari Zuriaren txapelketa
Erredakzioa
Aspeko bikoteak 22-9ko emaitzarekin lortu du garaipena Oinatz Bengoetxearen eta Aritz Beginoren aurka.
Juan Martinez de Irujok eta Zabaletak irabazi dute Andre Mari Zuriaren txapelketa. Gasteizeko Ogeta pilotalekuan jokatu den finalean, 22-9ko emaitzarekin nagusitu dira Irujo eta Zubieta Bengoetxea VI.a-Begino bikotearen aurka.
Irujok maila bikaina eman du, eta erabakigarria izan da aurrealdeko koadroetan. Zabaletak Abel Barriola ordezkatu du, min hartuta baitzegoen, eta lan bikaina egin ere. Atzelariak asko gozatu du eskuinez, eta pilotakada bat errebotera bidali du.
Oinatz Bengoetxeak eta Aritz Beginok ez dute ezer egiteko aukerarik izan, aurkari izan duten bikoteak hobeto jokatu baitu.