Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

PILOTAKO MUNDUKO TXAPELKETA

Ortiz-Lizardi eta Erkiaga-Lopez bikoteak, munduko txapeldun zesta-puntan

EITB Media

Munduko Txapelketako emakumezkoen finalean Ortiz eta Lizardi nagusitu dira Arakistainen eta Lejardiren aurka (2-0); gizonezkoenean, aldiz, Erkiagak eta Lopezek mendean hartu dituzte Osa Goikoetxea eta Lekerikabeaskoa (1-2).

  • Ortiz eta LIzardi

    Ortiz eta LIzardi, MUnduko Txapelketako finaleko jokaldi baten. Argazkia:EITB Media

Aritz Erkiaga-Imanol Lopez eta Maite Ortiz-Eneritz Lizardi bikoteak dira zesta-puntako munduko txapeldunak gizonezkoetan eta emakumezkoetan hurrenez hurren, larunbat honetan (urriak 29) Biarritzeko Pilotako Munduko Txapelketako finaletan nagusitu ostean.

Gizonezkoen finalean Erkiagak eta Lopezek osatu duten bikotea gailendu da Iñaki Osa Goikoetxearen eta Unai Lekerikabeaskoaren aurka (1-2). Lehen seta Osa Goikoetxeak eta Lekerikabeaskoak irabazi dute 15 eta 9. Bigarrenean, ordea, Erkiaga eta Lopez nagusitu dira 9-15ko emaitzarekin. Azkenik, berdinketa hausteko hirugarren setean garaipena erdietsi dute Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek, 2-10.

Emakumezkoenean Maite Ortizek eta Eneritz Lizardi lortu dute garaipena Ihart Arakistaini eta Arai Lejardiri bi setak irabazita (2-0). Lehen seta Ortizek eta Lizardik poltsikoratu dute 15-10eko emaitzarekin. Bigarren seta oso estu joan da, eta tanto bakarragatik nagusitu da Ortiz-Lizardi bikotea (15-14).