Pilota
21-22, Oguetan
Altuna eta Merino, txapeldun Gasteizen
eitb.eus
Ordubete, 20 minutu eta 37 segundoko partida ikusgarrian, Urrutikoetxea eta Albisu gainditu dituzte jendez gainezka izan den Ogueta pilotalekuan.
Jokin Altunak eta Mikel Merinok era ikusgarrian irauli dute markagailua Urrutikoetxea-Albisu bikotearen kontra, Andre Maria Zuriaren Torneoaren finalean, 21-22 irabazteko.
Neurketa luzea izan da, ordubete, 20 minutu eta 37 segundo iraun du, eta guztira 691 pilotakada eman dituzte.
Urrutikoetxeak eta Albisuk zazpi tantoko aldea lortu dute (18-11), baina Merinok eta Altunak partidaren norabidea aldatu dute orduan, eta buelta eman diote neurketari, aipatutako emaitza jarrita Ogueta pilotalekuko markagailuan.
Markagailua: 0-1, 2-1, 2-3, 7-3, 7-4, 8-4, 8-8, 10-8, 10-10, 15-10, 15-11, 18-11, 18-19, 19-19, 21-19 eta 21-22.