Pilota
Ogueta pilotalekuan
Ezkurdiak eta Merinok irabazi dute Ama Zuriaren finala
Erredakzioa
Lau pilotariek akats ugari egin dituzten: 41 tantoetatik gehienak hutsegiteen ondorioz lortu dituzte.
Ezkurdiak eta Merino II.ak Ama Zuriaren Torneoaren finala irabazi dute, Urrutikoetxeari eta Albisuri 22 eta 19 gailenduta.
Gainera, Merino atzelaria torneoko jokalaririk onena izendatu dute, errioxarraren sasoi ona sarituta.
Bart jokatutako partida ez da ona izan; pilota finalen historian, hutsegite gehien izandakoen artean gogoratuko dute.
41 tantoetatik, gehienak hutsegiteen ondorioz lortu dituzte lau pilotariek. Pilotak behin eta berriro jo du goiko koltxoia, frontiseko txapa eta kontrakantxako egurra.
Gauzak horrela, partidako lehen tantoa Ezkurdiak egindako akats baten ondorioz iritsi da.
Berdinketak
Bederatzina egin dutenerako, pilotariek hiru tanto soilik asmatu dituzte, gainontzeko guztiak akatsak izan dira.
14na, 15na eta 17na ere egin dute, partida oso orekatua joan baita.
Azken txanpan irabazleak hobeto aritu dira, hutsegite gutxiago egin dituzte, eta horri esker lortu dute garaipena eta txapela.