Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Olaizolak eskatuta

Lau t'erdiko finala abenduaren 9an jokatuko da

Erredakzioa

Aimar Olaizolak finala atzeratzeko eskatu du min hartuta dagoelako, eta Pilotako Enpresen Ligak ofizial egin du atzerapena. Finaleko pilotalekua ez da aldatu, eta Ogetan jokatuko da.

01:40
Lau t'erdiko finala abenduaren 9ra atzeratu da

eitb.com-ek aurreratu bezala, Lau t’erdiko txapelketako finala abenduaren 9ra atzeratu da. Abenduaren 2an Ogeta pilotalekuan jokatzekoa zen finala, baina astebete geroago jokatuko da. Aimar Olaizolak min du, eta finala atzeratzea eskatu du. Pilotako Enpresen Ligak ofizial egin du Lau t'erdiko finalaren atzerapena.

Oinatz Bengoetxeak astebete darama finaleko aurkariaren zain. Irujoren eta Olaizola II.aren arteko finalerdia atzeratu egin zen, eta azkenean Aimar Olaizolak lortu zuen finalerako txartela. Bengoetxea VI.ak, beraz, beste astebete itxaron beharko du final handia jokatzeko.

Aimar Olaizolak lepaornoetan min du, eta lan saioa eginda, atzerapena eskatzea erabaki du.

Promozio Txapelketako finala ere atzeratu da

Untoria min hartuta dago, eta Promozio Txapelketako finala ere astebete atzeratu da. Txapelketa honetako finala abenduaren 8an jokatuko da.