Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Enpresek gaur erabakiko dute

Olaizola II.a eta Irujo, finalerdirako data berriaren zain

Erredakzioa

Partida igandean jokatzekoa zen, baina Iberokoa gaixorik jarri zen eta atzeratzea erabaki zuten. Ostiral gauean edo igande arratsaldean jokatuko da seguru aski.

  • Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo, material aukeraketan. Argazkia: EITB

    Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo, material aukeraketan. Argazkia: EITB

Oraindik ez dute jakitera eman Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok jokatu beharreko Lau 'terdikoaren finalerdia noiz izango den. Igandean jokatzekoa zen, baina Iberokoa gaixorik, gripeak jota, jarri zen eta neurketa atzeratu behar izan zuten.

Aspek eta Asegarcek gaur erabakiko dute data berria. Bi aukera daude: ostiral gauean jokatzea edo igande arratsaldean.

Oinatz Bengoetxea aurkariaren zain dago dagoeneko. Leitzakoak Pablo Berasaluze gainditu zuen larunbatean partida eder batean (22-16).