Lau t'erdikoa
Bizkaia pilotalekuan
Pablo Berasaluzek arazorik gabe gainditu du Asier Olaizola
Erredakzioa
Bizkaiko aurrelariak 11-22 gainditu du Asier Olaizola goizuetarra, eta final-laurdenetako ligaxkarako sailkatzea lortu du.
-
Pablo Berasaluze. Argazkia: EITB
Pablo Berasaluze bizkaitarrak Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkarako txartela eskuratu du, Asier Olaizola 11-22 gaindituta Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Berrizeko aurrelariak sake errematearekin norgehiagoka ederki bideratu du, eta Asier Olaizolak ezin izan du Berasaluzeren erritmoa jarraitu. Goizuetako pilotaria ez da Bizkaia pilotalekuan eroso egon, eta Pablo Berasaluzek erraz hartu du aurrea markagailuan. 11-14koaren ostean Olaizola I.ak ezin izan du tantorik egin, eta bizkaitarrak partida erabakita utzi du.