Lau t'erdikoa
Beotibar (Tolosa)
Urrutikoetxea eta Saralegi final-zortzirenetarako sailkatu dira
Erredakzioa
Urrutikoetxeak Gonzalez 22-11 hartu du mendean eta Oinatz Bengoetxea izango du aurkari final-zortzirenetan. Bestalde, Saralegik Albisu 22-12 hartu du mendean.
Pilotari bizkaitarrak partida osoan zehar agindu du, baina norgehiagoka ez da bigarren erdira arte hautsi. Lapurdiko pilotariak gaizki hasi du neurketa, baina 4-1eko aurreneko partzialaren ostean suspertu da.
Gonzalezek norgehiagokaren erdira arte eutsi dio Urrutikoetxeari (13-9). Hortik aurrera lapurtarra hondoratu egin da eta pilotari bizkaitarrak markagailuan alde egin du. Markagailua iraultzeko aukerarik ez du izan Gonzalezek.
Bestalde, ondoren jokatutako neurketan, Saralegik Albisu 22-12 hartu du mendean. Saralegi nagusi izan da kantxan eta ez dio aurkariari aukerarik eman.
Albisuk ez du bere maila eman eta huts gehiegi egin ditu. Gainera, Saralegik tantoa bukatzerakoan asmatu du.