Lau t'erdikoa
Lekunberriko pilotalekuan
Asier Olaizolak jipoia eman dio Mikel Idoateri
Erredakzioa
Goizuetako pilotariak egurra eman dio Mikel Idoate txantrearrari (22-8), eta final-zortzirenetan Pablo Berasaluze bizkaitarraren aurka jokatuko du.
Goizuetarrak partida ederki hasi du, 7-0eko partzial garrantzitsuarekin, eta neurketa bikain bideratu du. Idoate ezinean aritu da aurreneko tantoetan, eta pilota errazak galdu ditu.
Mikel Idoatek 10-4koa jarri du markagailuan, baina Txantreakoak ezin izan du erregulartasunarekin jokatu, eta Asier Olaizolak 6-0eko partzial garrantzitsua lortu du berriro (16-4). Idoatek ezin izan du partidan sartu, eta garaipena Olaizola I.ak eskuratu du (22-8). Goizuetako aurrelariak Pablo Berasaluzeren aurka jokatuko du final-zortzirenetako norgehiagoka.