Lau t'erdikoa
Finalerdietako ligaxka
Lau t'erdikoa: Irujok 20-22 gainditu du Aimar Olaizola
Erredakzioa
Iberoko pilotariak finalerdietako ligaxkako aurreneko puntua eskuratu du Miribillako Bizkaia pilotalekuan.
Juan Martinez de Irujok eskuratu du Lau t’erdiko finalerdietako ligaxkako aurreneko puntua. Iberoko aurrelariak 20-22 gainditu du Aimar Olaizola Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Miribillan partida ikusgarriaz gozatu egin dute pilotazaleek eta frontoiko giroa final handietako izan da.
Goizuetako pilotaria agintzen hasi da markagailuan (7-1), baina Olaizola II-ak akats argia egin ditu eta Irujok 9-6koa jartzea lortu du. Iberoko pilotaria pixkanaka partidan sartzen joan da eta markagailuan berdinketa jarri du (13-13). Martinez de Irujok 13-15ekoa jartzea lortu du, baina Aimar Olaizolak erantzuna eman du 16-15ekoa lortuz. Goizuetarrak agindu du kantxan 20-18koa jarri arte, baina Irujok bere kalitatea atera eta azken lau tantoak jarraian egin ditu garaipena eskuratzeko (20-22).