Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Lau t’erdiko txapelketa

Saralegi Xalaren aurka arituko da final-zortzirenetan

ERREDAKZIOA

Arazo gabe menderatu du Saralegik Txantreakoa Eibarko Astelehena pilotalekuan. Datorren astean Xalarekin neurtuko da final-zortzirenetan.

01:40
Lau t'erdikoa: Ekaitz Saralegik Idoate gainditu du (22-11)

Faborito argirik gabeko partida zen, baina Saralegiren alde egon da hasieratik. Idoate bigarren mailako txapeldun izan zen iaz, baina gaurkoan ez du bere egunik onena izan eta kontra izan du markagailua aldi oro.

Saralegi sakean eta errematean egin dio min gehiena nafarrari eta ez dio jokoan sartzen utzi. Gainera Idoatek zenbait opari egin dizkio eta amezketarrak ez du aukera galdu aldea handitzeko. 11 tantoko desberdintasuna ireki da markagailuan eta orduan Aspekoak zenbait tanto egiteko aukera izan du. Erreakzionatu beharra zuen, hale ere, amezketarrak ez dio arnasa hartzeko aukerarik eskaini eta 8ko aldera murriztea bakarrik utzi dio. Azkenean neurketa 22 eta 11 bukatu da.

Eibarko Astelehena pilotalekuan lau t’erdiko final-hamasenetako partidan 22 eta11 irabazi ondoren Saralegi Xalaren kontra jokatuko du aste bat barru.

Saralegi-Idoate: 1-0, 2-0, 3-0, 3-1, 3-2, 4-2, 5-2, 6-2, 7-2, 8-2, 8-3, 8-4, 9-4, 9-5, 10-5, 11-5, 12-5, 13-5, 14-5, 15-5, 16-5, 16-6, 17-6, 18-6, 18-7, 18-8, 18-9, 19-9, 19-10, 20-10, 21-10, 21-11, 22-11.