Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Ikusmin handia

4 t'erdiko finala ikusteko 250 sarrera geratzen dira salgai

eitb.eus

Altuna III.ak eta Ezkurdiak azaroaren 17an jokatuko dute 2019ko final handia Nafarroa Arena pilotalekuan.

1:18
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia

Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak 2019ko 4 t'erdiko Txapelketaren finala jokatuko dute azaroaren 17an Iruñeako Nafarroa Arena.

Iazko protagonista berak izango dira finalean eta frontoi berdinean jokatuko dute ere. Ikusmin handia sortu du neurketak eta pilotalekua jendez gainezka egotea espero da.

Sarrera merkeenak agortuta daude (50 eta 80 eurokoak) eta geratzen direnak 100 eta 120 eurokoak dira.

Salneurriak

Kantxa: 120€

Kantxa altua: 100€

Errebote baxua: 80€ (agortuta)

Errebote altua 50€ (agortuta)