Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Ofiziala

Lau t’erdiko finala Navarra Arena pilotalekuan jokatuko da, azaroaren 24an

Agentziak | Erredakzioa

Eskupilotako Enpresen Ligak eman du lekuaren eta dataren berri, pilotaleku nafarra kudeatzen duen erakundearekin akordioa egin ostean.

  • Joseba Ezkurdia, egungo Lau t'erdiko txapelduna

    Joseba Ezkurdia, egungo Lau t'erdiko txapelduna. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Navarra Arena pilotalekuak hartuko du Lau t’erdiko txapelketaren finala, azaroaren 24an, eta Masterrarena, urriaren 6an.

Eskupilotako Enpresen Ligak aditzera eman duenez, NICDO Navarra Arena kudeatzen duen enpresarekin akordio bat egin dute bi final horiek Iruñean jokatzeko.

Aurtengo edizioa, Masterra partida bakarrera jokatuko da. Finala jokatuko duten bi bikoteak enpresen ligaren sailkapenaren arabera egingo da. Ondorioz, udako azken torneoa amaitu ostean (San Mateo Feria), sailkapeneko lehen aurrelariak eta lehen atzelariak bigarren aurrelariaren eta bigarren atzelariaren aurka jokatuko dute.