Lau t'erdikoa
Internetez
Finalerako sarrerak, salgai
Erredakzioa
Altuna III.ak eta Urrutikoetxeak jokatuko dute Lau t'erdiko finala, azaroaren 19an, Bizkaia frontoian. Sarrerek, 30 euro eta 100 euro bitarteko prezioa izango dute.
-
Bizkaia Frontoia. Argazkia: EFE
Asteazken honetan, azaroaren 8an, jarriko dira salgai Lau t'erdiko Txapelketako finalerako sarrerak. Finala Mikel Urrutikoetxeak eta Jokin Altunak jokatuko dute azaroaren 19an, igandean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Sarreren prezioak:
Kantxako butaka, 1 zenbakitik 48 zenbakira arteko aulkiak: 100 euro
Kantxako butaka, 49 zenbakitik 72 zenbakira arteko aulkiak: 80 euro.
2. solairuko hegala: 60 euro
3. solairuko hegala: 25 euro.
Kantxako errebotea: 30 euro.
2. soliruko errebotea: 30 euro.
3. solairuko errebotea: 30 euro.
Sarreren erreserba eta erosketa azaroaren 8ko (asteazkena) 10:00etatik aurrera egin ahalko da, webgune hauen bitartez:
www.ticketea.com
www.ticketmaster.es