Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-laurdenak amaituta

Olaizola-Altuna eta Urrutikoetxea-Bengoetxea, finalerdiak

Agentziak | Erredakzioa

Jokin Altuna Joseba Ezkurdiari gailendu zaio 22 eta 13, eta Aimarrek, aldiz, Victorri irabazi dio Adarragan, 22 eta 18.

1:31

Olaizola II.a-Altuna III.a eta Urrutikoetxea-Bengoetxea VI.a, iazko finalerdi berak izango dira 2017ko Lau t’erdiko txapelketan.

Oinatz Bengoetxeak Victor Estebani 22 eta 18 irabazita lortu du finalerdietarako txartela. Kaiolako egungo txapeldunak hautsita du eskuin eskuko bigarren atzamarra, baina hala eta guztiz ere nagusia izan da Adarragan jokatutako partidan.

Bestalde, Tolosako Beotibarren, Jokin Altuna 22 eta 13 gailendu zaio Joseba Ezkurdiari eta txapelketako lau pilotari onenen artean sartu da.

Finalerdietako beste bi protagonistak Mikel Urrutikoetxea eta Aimar Olaizola dira. Urruti 22 eta 13 gailendu zitzaion Iñaki Artolari ostiralean, baina sailkapena aurreko astean ziurtatu zuen. Olaizola berriz nagusi izan zen larunbatean Danel Elezkanoren aurka jokatutako partidan, 22 eta 5.

Finalerdiak azaroaren 4an eta 5ean jokatuko dira, Iruñean eta Logroñon.