Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-laurdenak

Olaizola finalerdietan sartu da, Elezkano jipoitu ostean (22-5)

eitb.eus

Goizuetako pilotaria jaun eta jabe izan da Labriten jokatutako partidan.

1:03

Aimar Olaizolak Lau t’erdiko txapelketako finalerdietarako txartela lortu du Danel Elezkanori Labriten 22 eta 5 irabazita. Partidak ordu erdi iraun du.

Olaizola jaun eta jabe izan da, sakeari esker. Hiru tanto irabazi ditu sakez zuzenean, eta zazpi sake-errematean. Danelek, berriz, ez du errestoan asmatu eta neurketak ihes egin dio.

Lehen tantoetan, goizuetarra 7 eta 0 aurreratu da, eta 12-1 eta 17-2 ere izan da aurretik, 157 pilotakadaren ostean, 22 eta 5 gailendu da nafarra.

Finalerdietako bi txartel, jabe barik

Emaitza horri esker, nafarra finalerdietan da. Bere multzoko bigarren txartelaren jabea igandean erabakiko da, Oinatz Bengoetxeak eta Victor Estebanek jokatuko duten neurketan.

Finalerdiak jokatzeko, Bengoetxeak partida irabazi behar du eta Victor 20 tanto baino gutxiagotan utzi. Victor, berriz, finalerdietan sartuko da 20 tanto eginez gero.

to eginez gero.