Lau t'erdikoa
Lekunberrin
Urrutikoetxeak ez dio aukerarik eman Altunari (22-12)
eitb.eus
Zaratamoko pilotaria jaun eta jabe izan da, eta zuloa egin du markagailuan amezketarrak neurketa launa jartzea lortu ostean.
Urrutikoetxeak bere jokorik onena atera du Jokin Altuna Lekunberriko pilotalekuan 22 eta 12 mendean hartzeko. Bizkaitarrak bere lehen puntua lortu du Lau t’erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan.
Lehen tantoetako parekotasunak gutxi iraun du. Launa egin ostean, Zamudioko pilotariak aldea zabaldu du, erraz, markagailuan, sakean eta errematean nagusitasuna erakutsiz.
Altunak, aldiz, ezin izan die aurkariaren sake bortitzei aurre egin, eta ez da gai izan egoerari buelta emateko. Urrutik 11 tantoko aldea ere izan du, eta azkenean 22 eta 12 gailendu da. Joseba Ezkurdia izango da bizkaitarraren hurrengo aurkaria. Altunak, berriz, Iñaki Artolarekin neurtuko ditu indarrak.
Partidako tanto guztiak: 1-0, 1-1, 2-1, 3-1, 4-1, 4-1, 4-3, 4-4, 5-4, 6-4, 7-4, 8-4, 9-4, 9-5, 10-5, 11-5, 12-5, 12-6, 12-7, 13-7, 14-7, 15-7, 15-8, 16-8, 17-8, 18-8, 19-8, 19-9, 20-9, 20-10, 20-11, 21-11, 22-12.