Lau t'erdikoa
Final-laurdenetako ligaxka
Victorrek lehen puntua lortu du, Elezkanori irabazita (22-18)
eitb.eus
Bi pilotariek partida bizia jokatu dute. Bizkaitarra atzetik joan da markagailuan ia denbora guztian eta azkenean ezin izan du emaitza irauli.
Victor Estebanek Lau t’erdiko txapelketako final-laurdenetako bere lehen puntua lortu du, Danel Elezkanori 22 eta 18 irabazita. Partida polita jokatu dute bi pilotariek Ezkaraiko pilotalekuan.
Lehen tantoetan berdintasuna izan da nagusia (3-3), baina hortik aurrera errioxarra aldea zabaltzen joan da erremateari esker. Horrela, zortzi tantoetako aldea ere izan du (6-14).
Neurketa arazo handirik gabe irabazteko guztia alde izan du momentu horretan Victorrek, baina Elezkanok jokoa hobetu du, errioxarraren hutsak behartu ditu eta 12-14 hurbildu da.
Hala ere, Victorrek ez dio aukera gehiagorik eman eta 18. tantora arte iritsi da. Partidako bigarren atsedenaren ostean, Zaratamoko pilotariak norgehiagoka berdintzea lortu du (18-18).
Emaitza horrek amaiera estua aurreikusten zuen, baina ez da horrela izan. Elezkano ezinean aritu da azken tantoetan eta garaipena Victorrek eraman du (22-18).
man du (22-18).