Lau t'erdikoa
Bigarren finalerdia
Jokin Altuna izango da Bengoetxea VI.aren aurkaria, final handian
Agentziak | Erredakzioa
Amezketarra 22 eta 13 gailendu zaio Aimar Olaizolari txapelketako bigarren finalerdian. Finala azaroaren 27an jokatuko da.
Jokin Altuna Aimar Olaizolari gailendu zaio 22 eta 13, Lau t’erdiko txapelketako bigarren finalerdian. Partida Donostiako Atano III.ean jokatu dute. Altunak Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko du finala, azaroaren 27an.
Bengoetxeak larunbatean Urrutikoetxea txapeldunaren aurka egin bezala, Altuna III.ak aurreikuspenak hautsi ditu Aimarri gailenduta.
Gipuzkoarrak hasiera sendoa eman dio norgehiagokari eta 6 eta 1 jarri da aurretik lehenengo tantoetan. Hala ere, Olaizola II.ak ez du amore eman eta 6 eta 5era gerturatzea lortu du, kantxan eroso egon ez den arren.
Atanoko zaleak bultzatuta, eta batez ere Amezketatik etorritakoek, Altunak zuloa egin du markagailuan, sake eta errematean maisu arituta. Ondorioz, ez du arazo handirik izan 22 eta 13koa lortzeko.
Partidako tanto guztiak:
0-1, 0-1, 1-2, 1-3, 1-4, 1-5, 1-6, 2-6, 3-6, 4-6, 5-6, 5-7, 5-8, 5-9, 5-10, 6-10, 6-11, 7-11, 8-11, 8-12, 8-13, 8-14, 9-14, 9-15, 10-15, 11-15, 12-15, 12-16, 12-17, 12-18, 13-18, 13-19, 13-20, 13-21, 13-22.