Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-hamaseirenak

Retegi Bi Arretxe II.ari gailendu zaio, markagailua iraulita

Erredakzioa

Aspekoak final-zortzirenetarako txartela lortu du 20 eta 17ko atzetik joan ondoren. Urrutikoetxea izango da bere hurrengo aurkaria.

1:10

Retegi Bi 22 eta 20 gailendu zaio Arretxe II.ari, Alegian jokatutako Lau t’erdiko txapelketako final hamaseirenetako partidan. Aspekoak irauli egin du galduta zuen neurketa.

Arretxek eskura izan du garaipena; 20 eta 17 izan da aurretik azken txanpan, baina Julenek egindako azken ahaleginak garaipena eta hurrengo fasea jokatzeko eskubidea kendu dizkio.

Partidak ez du kalitate handirik izan, baina oso orekatua joan da azkenera arte. Ahalegin fisiko handia egin dute biek. Retegi Bik defentsa sendoa egin du momenturik zailenetan eta horrek bizirik mantendu ditu Aspekoaren aukerak. Iker Arretxeri, aldiz, erregulartasuna falta izan zaio; tanto ederrak eta huts handiak tartekatu ditu.

Guztira, zortzi berdinketa izan dira markagailuan, eta garaipena ez da azken momentura arte erabaki. Retegi Bik Mikel Urrutikoetxea izango du aurkari final-zortzirenetan.