Buruz Burukoa
Astelena pilotalekuan
Irujok Xalaren aurka jokatuko du Barriola kanporatu ostean
Erredakzioa
Iberoko pilotariak 17-22 gainditu du Abel Barriola Eibarren eta Yves Xala Buruz buruko txapeldunaren aurka jokatuko du final-laurdenetan.
Juan Martinez de Irujok 22-17 gainditu du Abel Barriola Eibarko Astelena pilotalekuan eta Buruz buruko txapelketako final-laurdenetarako txartela eskuratu du. Hurrengo kanporaketan txapeldunaren aurka,Yves Xalaren aurka, jokatu beharko du Iberoko aurrelariak.
Barriolak 8-14koa jarri du markagailuan, baina Irujok emaitza iraultzea lortu du garaipena eskuratzeko. Final-laurdenetarkao hiru pilotari sailkatu dira, Asier Olaizola, Irujo eta Sebastien Gonzalez.