Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Aurkezpena

14 pilotari, txapel bakarra

Erredakzioa

Olaizola II.a, Irujo eta Xala pilotariei multzo bera egokitu zaie. Txapelketa kanporaketen bidez jokatuko da maiatzaren 6an hasiko diren final-hamaseirenetan eta finala ekainaren 17an izango da.

01:22
14 pilotari, txapel bakar bat

2012ko Buruz Buruko Txapelketa aurkeztu dute gaur. Prentsaurreko horretan aurtengo edizioan lehiaketan parte hartuko duten Aspe eta Asegarce enpresetako pilotariak izan dira, eta txapelketako lehendabiziko kanporaketak zehazteko, zozketa egin da.

14 pilotaria lehiatuko dira: Olaizola II.a, Bengoetxea VI.a, Olaizola I.a, Urrutikoetxea, Beroiz, Albisu eta Olaetxea Asegarceren partetik eta Aspeko pilotariak hauexek dira; Xala, Idoate, Mtz. de Irujo, Retegi BI, Gonzalez, Merino II.a eta Barriola.

Txapelketa kanporaketen bidez jokatuko da maiatzaren 6an hasiko diren final-hamaseirenetan, finalerdiak ere, sistema berbera erabiliko da eta finala ekainaren 17an izango da. Atzeratzeko epea, asko jota, uztailaren 1ean bukatuko da.

Multzoak honakoa dira:

A: Barriola Beroizen aurka; irabazlea Irujoren aurka; eta irabazlea Xalaren aurka.
B: Begino edo Arretxe II ¡ Zubieta, Aritz Lasa edo Ezkurdiaren aurka; irabazlea Olaizola I.aren aurka; irabazlea Idoateren kontra.
C: Gonzalez Urrutikoetxearen aurka; irabazlea Merino II.aren aurka; irabazlea Bengoetxea VI.aren kontra.
D: Olaetxea Albisuren aurka; irabazlea Julen Retegiren aurka; irabazlea Olaizola II.aren aurka.

Aurkezpena Bilboko Bide Nagusiko 38 zenbakian, La Caixak dituen bulegoetan, egin da.Ekitaldiaren buru Juan Jose Muguruza, Iparraldeko La Caixako ZuzendariExekutiboa izan da, bertan, Asegarce zein Aspeko ordezkariak lagun izandituelarik.