Buruz Burukoa
Finala, maiatzaren 27an
Olaizola II.a - Altuna III.a, Buruz Buruko final handia
Agentziak | Erredakzioa
Jokin Altunak Joseba Ezkurdia kanporatu du 22 eta 17 txapelketako bigarren finalerdian. Finala maiatzaren 27an jokatuko da.
Olaizola II.ak eta Altuna III.ak jokatuko dute Buruz Buruko txapelketako finala, maiatzaren 27an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Jokin Altunak finalerako txartela lortu du sasoi betean dagoen Joseba Ezkurdiari 22 eta 17 irabazita. Arbizukoak partida bere esku izan du markagailu 17 eta 15 alde izan denean, Altunaren aldeko emaitza irauli ostean.
Baina neurketako momentu erabakigarrian kale egin du nafarrak eta Altunak 7 eta 0eko partziala eginda 22. tantora iritsi da.
2018ko Buruz Buruko txapeldun berria zein den, maiatzaren 27ko norgehiagokan erabakiko da.