Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

17:30etan

Bengoetxea eta Irribarria, Buruz Buruko Txapelketako tituluaren bila

Erredakzioa

Oinatz Bengoetxeak eta Iker Irribarriak Buruz Buruko txapel bana dute, eta bigarrena bilatuko dute igande honetan Bizkaia frontoian jokatuko duten finalean.

  • Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB

Iker Irribarriak eta Oinatz Bengoetxeak jokatuko dute Buruz Buruko Txapelketako finala igande honetan Bilboko Bizkaia frontoian. Bengoetxea VI txapelduna izan zen 2008. urtean eta Irribarriak iaz irabazi zuen Buruz Burukoa. Ondorioz, bi pilotariek euren bigarren txapela bilatuko dute txapelketa honetan.

Irribarria da faborito nagusia, egungo txapelduna baita, eta Bilboko pilotalekuak mesede egiten dio bere jokoari. Bengoetxea VI.a, ordea, sasoi betean iritsi da finalera eta txapelketa honetan aise menderatu ditu txapeldun izandako Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea.

Aurtengo finaleko sari-banaketak berritasunak izango ditu. Hirugarren izan den Mikel Urrutikoetxea lehen aldiz igoko da podiumeko hirugarren tokira eta irabazlearen txapela Juan Martinez de Irujok emango du.

Pilota jaialdia 17:30etan hasiko da Urrutikoetxea-Albisu vs. Altuna III-Rezusta partidarekin. Ondoren, final handia jokatuko da; Irribarria vs. Bengoetxea VI. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute final handia.