Buruz Burukoa
Finala
Atano III.ak hartuko du Irujo eta Retegi Biren arteko finala
Erredakzioa
Ekainaren 29a izango da Juan Martinez de Irujo eta Julen Retegiren arteko Buruz Buruzko Txapelketaren finalerako data, Enpresen Ligak iragarri duen bezala.
-
Irujoren entrenamendu bat / EITB.
Donostiako Atano III pilotalekuan jokatuko dute Martinez de Irujok eta Retegi Bik Buruz Buruko Txapelketaren finala, ekainaren 29an, igandean. Enpresen Ligak iragarri ditu lekua eta data.
Hurrengo asteazkenean jarriko dira neurketa ikusteko sarrerak salmentan, Aspe eta Asegarceren web guneetan. Sarrera garestienak 120 euro balioko du, kantxako besaulkietan, eta merkeenak, 40 euro, erreboteko 2. eta 10. arteko ilaretan.
Honako txartelak ere salgai egongo dira: 100 eurokoak, kantxako eserlekuetan; 80 eurokoak, alboko lehenengo soilairuaren 1. ilaran, eta 60 eurokoak, alboko lehenengo solairuaren 2. eta 9. arteko ilaretan eta erreboteko 1. ilaran.