Binakakoa
Bueltan frontoira
Jokin Altuna abenduaren 16an berragertuko da, Bartzelonan
EITB MEDIA
Ostegun honetan egin du proba erabakigarria Tolosan, eta jokatzea erabaki du. Hala, Ezkurdia eta Tolosaren aurka estreinatuko da txapelketan.
-
Jokin Altuna. Argazkia: EFE
Jokin Altuna Aspeko pilotaria larunbat honetan, abenduak 16, itzuliko da frontoietara. Sendatze lanek hobera eginda, Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia jokatzea erabaki du.
Lau T'erdiko finalaz geroztik, osatze lanetan aritu da amezketarra, eta ez ditu Binakako Txapelketako lehen hiru jardunaldiak jokatu. Danel Elezkano izan da bere ordez Julen Martijaren bikotea.
Ostegun honetan egin du proba erabakigarria Tolosan, eta jokatzea erabaki du. Hala, Ezkurdia eta Tolosaren aurka estreinatuko da txapelketan.