Binakakoa
Barriolaren bikotekidea
Gonzalezek Irujo ordezkatuko du Labriten
Erredakzioa
Iberoko pilotariak hazizuriak ditu eta ezin izango du partida jokatu. Bestalde, Kepa Peñagarikanok hartuko du Aitor Zubieta lesionatuaren lekua, astelehenean (Tolosan).
-
Juan Martinez de Irujoren artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Asteburu honetan Sebastian Gonzalez sartuko da Binakako Txapelketan. Juan Martinez de Irujo gaixo da, hazizurriak ditu, eta Gonzalezek ordezkatuko du Barriolaren bikotekide gisa.
Xala eta Laskurainen aurka arituko dira gaur Labriten bederatzigarren jardunaldiko lehen norgehiagokan. Bestalde, Kepa Peñagarikanok ordezkatuko du Aitor Zubieta lesionatua Asteleheneko neurketan (Tolosako Beotibarren). Aritz Lasarekin batera jokatuko du azpeitiarrak.