Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Zortzi jardunaldi jokatuta

Binakako Txapelketa oso parekatua dago

Erredakzioa

Olaizola II.a eta Beroiz sailkapeneko lidergoan dira. Lehia bigarren postuan hasten da: Irujo-Barriola eta Titin-Merino berdinduta daude eta lau garaipenekin hiru bikote daude.

01:13
Aimar Olaizola eta Beroiz, markak hausten

Binakako Txapelketa oso parekatua dago. Zortzi jardunaldi jokatu direnean, sailkapen nagusiak lider argia dauka. Olaizola II.ak eta Beroizek partida guztiak irabazi dituzte eta lidergoan dira, merezita.

Juan Martinez de Irujo-Abel Barriola eta Titin-Merino II bikoteak berdinduta daude bigarren postuan bost garaipenekin. Lau punturekin hiru bikote daude: Berasaluze VIII-Albisu, Xala-Laskurain eta Bengoetxea IV.a eta Apraiz. Lasa eta Zubieta bikoteak bi garaipena baino ez dituzte lortu eta Arretxe II.ak eta Beginok ez dute oraingoz garaipenik eskuratu. Finalerdietako ligaxkarako txartela oso garesti dago.