Binakakoa
Binakako Txapelketa (13-22)
Irujo eta Barriola, garaile Berasaluze VIIIaren eta Albisuren aurrean
Erredakzioa
Aspeko bikoteak 13-22ko emaitzarekin irabazi du partida, hasieran 5-1 galtzen hasi diren arren.
Partida hasieran 5-1 hasi dira irabazten Pablo Berasaluze eta Albisu, baina azkar erreakzionatu dute Irujok eta Barriolak partida berdintzea lortuz (6-6). Berdinketa horretatik aurrera jaun eta jabe izan dira Irujo eta Barriola eta alde polita lortu dute (8-15). Ondoren, Berasaluzeren eta Albisuren erreakzio txiki bat etorri da, baina Asegarceko bikoteak ezin izan dio desabantaila horri buelta eman.
Garaipen honekin, Irujok eta Barriolak bost garaipen lortu dituzte zazpi partidatan eta Berasaluze VIII.a eta Albisu bikotea lau garaipen eta hiru porroteko balantzearekin.