Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Aurkezpena

Binakako Txapelketa: Irujo-Barriola eta Olaizola II-Beroiz, faboritoak

Erredakzioa

Aspetik Xala-Laskurain, Lasa-Zubieta, Irujo-Barriola eta Titin-Merino II bikoteak arituko dira eta Asegarcetik Arretxe II-Begino, Bengoetxea-Apraiz, Berasaluze VIII-Albisu eta Olaizola II-Beroiz.

01:41
2012ko Binakako Txapelketaren aurkezpena

Gaur 2012ko Binakako Txapelketa aurkeztu da Bilboko Basque Tour-eko egoitzan (Urkijo Zumardia 36 zenbakian, (Plaza Bizkaiaren ondoan). Ekitaldian pilotari partehartzaile, Pilar ZorrillaTurismo eta Merkataritzako Sailburua eta enpresetako ordezkariak izan dira.

Aspetik: Xala-Laskurain, Aritz Lasa-Zubieta, Irujo-Barriola eta Titin III-Merino II.

Asegarcetik: Arretxe II-Begino, Bengoetxea VI-Apraiz, Berasaluze VIII-Albisu eta Olaizola II-Beroiz.

Ostiral honetan Berasaluze VIII-Albisu eta Olaizola II-Beroiz bikoteek aurreneko partida jokatuko dute, Sestaon. Larunbatean, Iruñean Titin III-Merino II  Irujo-Barriolaren aurka. Astelehenean, Tolosan, Xala-Laskurain Aritz Lasa-Zubietaren aurka.

Atzerapenik ezean apirilaren 29an jokatuko da finala, Bilbon. Txapelketa luzea izango da. Txapeladunek 18 partida jokatuko dituzte guztira: 14 lehen fasean, 3 finalerdietan eta final handia. Aurten elkarren aurka arituko dira bikote guztiak itzuli bitan. Azpimarratu beharreko da partida bat Bartzelonan joka daitekeela.