Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

22-7 irabazi dute

Binakako Txapelketa: Gonzalezek eta Laskurainek ezustekoa eman dute

A.B.

Erredakzioa

Aspeko bikoteak 22-7 irabazi dio Asegarceko Bengoetxea VI-Patxi Ruiz bikoteari.

Sebas Gonzalezek eta Aritz Laskurainek ezustekoa eman dute Labriten jokatu den Binakako Txapelketako partidan Bengoetxea VI-Patxi Ruiz bikoteari 22-7 irabazita.

Partidan nagusi izan dira Gonzalez eta Laskurain eta Bengoetxea VI.ak eta Ruizek gaizki jokatu dute. Gonzalez-Laskurain bikoteak gaur lortu du txapelketako lehen garaipena. Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruiz laugarren postuan daude bi garaipen eta hiru porrotekin.