Binakakoa
12. jardunaldia
Urrutikoetxea eta Beroiz bikoteak, agur azken postuari
Erredakzioa
21-22 gainditu dute Bengoetxea-Untoria (Aretxabaleta) Eibarren. Oinatzek eta Andonik geratzen diren bi partidak irabazi behar dituzte orain finalerdietarako sailkatzeko.
-
Beroiz
Eibarreko Astelena pilotalekuak hartu du Binakako Txapelketako hamabigarren jardunaldiko azken partida. Urrutikoetxea (Olaizola) eta Beroiz bikoteak markagailua irauli du txapelketako euren laugarren puntua eskuratzeko.
Bengoetxea-Untoria (Aretxabaleta) bikoteak porrot honekin behartuta dago geratzen bi partidak irabaztera laugarren postua erdietsi nahi badute. Gainera, aurkarien porrotak lagun izan behar dute ere.
12. JARDUNALDIKO SAILKAPENA
1. EZKURDIA - ZABALETA 12 jokatuta 9 irabazita 3 galdura +71
2. BERASALUZE II - ZUBIETA 12 9 3 +17
3. ARTOLA - ALBISU 12 7 5 +45
4. MTZ. DE IRUJO - BARRIOLA 12 7 5 +24
5. BENGOETXEA VI - ARETXABALETA 12 5 7 -3
6. RETEGI BI - REZUSTA 12 4 8 -43
7. OLAIZOLA II - BEROIZ 12 4 8 -59
8. XALA - MERINO II 12 3 9 -52