Binakakoa
7. jardunaldia
Irujo eta Barriola bikoteak laugarren jarraitzen du (22-10)
Erredakzioa
Urrutikoetxea (Olaizolaren ordezkoa) eta Beroiz gainditu dituzte, eta sendo jarraitzen dute sailkapeneko lehengo lau bikoteen artean.
Bilboko Bizkaia frontoian Irujo-Barriola eta Urrutikoetxea-Beroiz aritu dira nor baino nor gehiago. Irujok eta Barriolak ez dute hutsik egin, eta garaipena erdietsi dute 22-10, txapelketako laugarrena.
Binakako Txapelketako erdialdera heldu gara, zazpi jardunaldi jokatuta, eta honako bikote hauek dira egun finalerdietarako txartela dutenak: Ezkurdia eta Zabaleta (partida guztiak irabazita), Berasaluze eta Zubieta (bost garaipen), Artola eta Albisu eta Irujo eta Barriola (launa garaipen).
SAILKAPENA
1. Ezkurdia-Zabaleta 7-0 (+70)
2. Berasaluze-Zubieta 5-2 (+8)
3. Artola-Albisu 4-3 (+33)
4. Irujo-Barriola 4-3 (+22)
5. Oinatz-Aretxabaleta 3-4 (-7)
6. Xala-Merino 2-5 (-26)
7. Retegi Bi-Rezusta 2-5 (-42)
8. Olaizola-Beroiz 1-6 (-58)