Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Zazpigarren garaipena

Ezkurdiak eta Zabaletak, aurkaririk ez (22-9)

Erredakzioa

Altuna III.a eta Merino II.a gainditu dituzte. Jokatutako beste partidan, Berasaluze II.a eta Zubieta nagusitu dira Bengoetxea-Aretxabaleta bikotearen aurka (22-17).

1:50
Pilota

Ezkurdiak eta Zabaletak ez dute huts egin. Bikoteak Altuna III.a eta Merino II.a gainditu ditu Idiazabalen (22-9), eta zazpigarren puntua lortu dute Binakako Txapelketan. Zazpitik zazpi. Liderrak 8-8nako berdinketatik erabat nagusitu dira eta merezitako garaipena lortu dute.

Gaur jokatutako beste partidan, Berasaluze II.a eta Zubieta nagusitu dira Bengoetxea-Aretxabaleta bikotearen aurka (22-17). Gorriak izan dira gehiago, baina urdinak azken tantoetan saiatu dira neurkerari buelta ematen. Irabazleek bosgarren puntua erdietsi dute.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute igande honetan Martinez de Irujo-Barriola / Urrutikoetxea-Beroiz norgehiagoka (17:00etan).