Binakakoa
Final handia
Finalistak pozik atera dira iganderako material aukeraketatik
Erredakzioa
Olaizola II-Aretxabaleta eta Martinez de Irujo-Barriola bikoteak lehenengo aldiz arituko dira aurrez aurre aurtengo Binakako Txapelketan.
Partida bitxia izango da igandeko finala. Binakako Txapelketako osoan zehar, ez dira lau pilotariak aurrez aurre aritu oraindik. Elkarren aurka lehiatu gabe igaro dute Olaizola II-Aretxabaleta eta Martinez de Irujo-Barriola bikoteek.
Hamaika final jokatu dute Olaizola II.ak, Irujok eta Barriolak. Aretxabaletarentzat lehenengoa izango da, baina Barriolak ez du uste hori bere kaltetan joango denik: "Nik lehenengo biak irabazi nituen, eta gainontzeko guztiak galdu". Ez omen da eskarmentu kontua.
Iberoko aurrelaria ezkerrez pilotarik jo gabe entrenatu da Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Irujok nahiago izan du eskuinez soilik ematea.
Oraindik daude salgai igandeko finala ikusteko sarrerak, prezio guztietan.