Binakakoa
Labriten
Urrutikoetxea eta Beroiz, nagusi Labriten (22-20)
Erredakzioa
Aimar Olaizola eta Andoni Aretxabaleta bikoteari irabazi diote.
-
Urrutikoetxea eta Beroiz. Argazkia: EITB
Mikel Urrutikoetxeak eta Mikel Beroizek 22-20 irabazi diete Aimar Olaizola eta Andoni Aretxabaletari, Labriten. Binakako txapelketako finalistek azkenekoz aritu dira elkarrekin, maiatzaren 4ra atzeratutako partida handia heldu aurretik.
Irabazleek une batean 12 tantorainoko aldea izan dute, baina gorriek 11 egin dituzte erreskan eta partida berdindu dute. Azkenean, jarraian bi tanto eginda, garaipena eskuratu dute Urrutikoetxeak eta Beroizek.