Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

13-22

Irujok eta Zabaletak bigarren garaipena lortu dute

Erredakzioa

13-22 irabazi diote Bengoetxea VI-Beroiz bikoteari, eta finalerdiak jokatzen ari diren lau bikoteek dituzte finalera sailkatzeko aukerak. Ez dago ezer erabakita.

4:03
Irujo eta Zabaleta

Juan Martinez de Irujok eta Jose Javier Zabaletak 13-22 irabazi diote Bengoetxea VI-Beroiz bikoteari, eta bigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan.

Partidak hasiera gogorra izan du, baina binako (2-2) berdinketatik aurrera, jaun eta jabe izan dira Aspeko pilotariak. Irujok eta Zabaletak abantaila handia hartu dute partidaren erdialdean (4-11), eta pixkana abantaila handitzen joan dira (6-19). Bengoetxeak eta Beroizek aldeak pixka bat murriztea lortu dute azken txanpan, eta azken emaitza 13-22koa izan da.

Irujok eta Zabaletak bitik bi garaipen lortu dituzte finalerdietako ligaxkan, baina lau bikoteek dituzte finalera sailkatzeko aukerak. Irujok eta Zabaletak azken jardunaldian garaipena lortuz gero, finalera sailkatuko dira. Galduta ere finalean egoteko aukerak ditu Aspeko bikoteak, baina kasu horretan tanteoa izango litzateke erabakiorra. Finalerdietan garaipenik lortu ez duen Olaizola II-Zabala bikoteak ere, badu finalera sailkatzeko aukeraren bat oraindik.