Binakakoa
Astelenan
Xalak eta Barriolak liderren aurka galdu dute (18-22)
Erredakzioa
Juan Martinez de Irujok eta Jose Javier Zabaletak 18-22 irabazi dute Eibarko Astelena pilotalekuan Xalaren eta Barriolaren kontra.
2013ko Binakako Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako liderrek oso sendo jarraitzen dute, Xala-Barriola bikotea 18-22 gainditu ondoren. Juan Martinez de Irujok eta Jose Javier Zabaletak markagailua irauli dute Eibarko Astelena pilotalekuan, eta txapela irabazteko bikote faboritoa direla argi utzi dute. Xalak eta Barriolak ez dute ezer jokoan izan, baina azken tantora arte aurpegia eman dute.