Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Adarragan

Irujok eta Zabaletak sendo jarraitzen dute lehenengo postuan (20-22)

Erredakzioa

Juan Martinez de Irujok eta Jose Javier Zabaletak irabazi egin dute Titin III-Merino II bikotearen aurkako norgehiagoka, Adarraga pilotalekuan.

  • Irujo-Zabaleta. Argazkia: EITB

    Irujo-Zabaleta. Argazkia: EITB

Martinez de Irujo-Zabaleta bikoteak 2013ko Binakako Txapelketako lehenengo postuan jarraitzen du, Titin III.a eta Merino II.a mendean hartu ostean (20-22). Lau pilotariek erakustaldia eman dute Logroñoko Adarragan, baina nafarrek eskuratu dute puntu garrantzitsua.

Errioxako bikoteak partida indartsu hasi du, eta Titinek tanto ikusgarriak lortu ditu (3-0). Hala ere, Martinez de Irujok eta Zabaletak norgehiagoka berdintzea lortu dute (3-3). Urdinek 3-5ekoa jarri dute markagailuan, eta Logroñoko pilotalekuan nagusitzen hasi dira.

Titinek eta Merinok 5-5ekoa jarri dute, eta markagailua irauli dute (7-6). Iberoko aurrelariak eta Etxarrengo atzelariak ez dute euren jokoa aurkitu, eta errioxarrek alde handitu dute (10-6). Titin III.ak eta Merino II.ak sendo jokatu dute (14-10), baina urdinek berdintzea lortu dute (14-14).

Juan Martinez de Irujok eta Jose Javier Zabaletak amrkagailua aurrea hartu dute, baina Errioxako bikoteak 16-16koa jarri du. 20-20koaren ondoren, Titinek eta David Merinok akatsak egin dituzte, eta nafarrek garaipena lortu dute (20-22).