Binakakoa
9-22
Berasaluzek eta Albisuk txapelketako hirugarren garaipena lortu dute
Erredakzioa
Titin III-Merino II bikoteari irabazi diote, 9-22ko emaitzarekin. Berrizeko aurrelariak erakustaldia eman du aurreko koadroetan.
Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk hirugarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketan. Bizkaia pilotalekuan, 9-22 irabazi dute Titin III.ak eta Merino II.ak osatzen duten bikotearen aurka.
Hasieratik nagusi izan da Asegarceko bikotea (1-4), baina errioxarrek ez dute lehen tantoetan partidatik at geratu nahi izan (3-5). Pablo Berasaluzek erritmoa bizitzea erabaki du orduan, eta hortxe hasi da Berrizeko aurrelariaren erakustaldia.
Berasaluzek nahi duena eta gehiago egin du aurreko koadroetan. Titin alde batetik bestera mugitu du, eta errioxarrak ezin izan du ezer egin Pablitoren erakustaldia geldiarazteko.
Jon Ander Albisuk bere bikoteari ondo lagundu dio atzean. Ez ditu akats asko egin, eta Merino II.a baino hobea izan da. Atzelari errioxarra ezinean ibili da partida osoan zehar.
Azkenean, Berasaluze VIII.ak eta Albisuk 9-22 irabazi dute, eta hiru garaipenekin daude txapelketako sailkapenean Xala-Barriola bikotearekin berdinduta. Titin III-Merino II bikoteak, lau garaipen dituzte.