Itxi

Motorra

Elurtea Maranellon

Ferrariren auto berriaren aurkezpena bertan behera gelditu da

Erredakzioa

Elurrak eta hotzaldiak Ferrari etxeko Bat Formulako auto berriaren aurkezpena bertan behera utzi dute. Fernando Alonsok eta Massak auto berria aurkezteko itxaron egin beharko dute.

  • Elurtea Maranellon. Argazkia: EFE

    Elurtea Maranellon. Argazkia: EFE

Ferrarik Bat Formulako auto berriaren aurkezpena bertan behera utzi du Maranellon izan den elurtea dela eta. "Elurrak jausten jarraitu du eta inguruak eta egoerak ez dira hobera joango bihar arte. Tenperaturak behera egiten jarraituko du eta aurreikuspenak txarrak dira" azaldu du Ferrarik bere web orrialdean.

Auto berriaren aurkezpena ostiralean 10:30ean egiteko asmoa zuen Italiako etxeak, baina bertan behera uzteko arrazoiak eman ditu: "Hotzaldiak eta elurteak erabakia hartzera erman gaitu. Maranellora 300 pertsona etorri behar dira aurkezpenera eta egoera ez da egokia" adierazi du Ferrarik komunikatuan.