Itxi

kirolak

ERREGE KOPA

Ceutak erabateko betealdia nahi du Alfonso Muruben Realaren kontra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Klubak sarreren erdia baino gehiago saldu ditu jada eta eserlekuak agortzea espero du. Prezioak 10 eta 30 euro artean ibiliko dira.

  • Realeko zaleak

    Realeko zaleak. Argazkia: EFE

AD Ceutak Errege Kopako bigarren kanporaketa Realaren kontra jokatuko du igande honetan arratsaldeko 16:00etan eta Alfonso Murubeko sei mila eserlekuak betetzea espero du.

Hirugarren mailako taldeak sarreren ehuneko hogeita hamarra baino gehiago saldu ditu jada (3.250) eta partida jokatu arte gelditzen diren egun hauetan jarlekuak agortzea espero du.

Klubak Numantziaren aurkako lehenengo kanporaketan jarri zituen prezio berberak mantentzea erabaki du, beraz 10 eta 30 euroren artean ibiliko dira.